Oinplano karratua eta bi isurialdeko teilatua ditu. Bi solairukoa da. Hormak kareharrizkoak dira, harlanduak dituztela izkinetan eta bao ertzetan. Aipagarriak ditu arku zorrotz bat, puntu erdiko beste bat eta leiho txiki batzuk: arku-zorrotz bat, puntu erdiko arkua duen bat eta gezi-leiho bat. Baserri honen lehen aipamen idatzia 1543koa da. 1674ko salerosketa kontratu batean ere aipatuta dago.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea eta zurezko egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2001eko Plana: 20.500 €