gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 26, asteartea

 

select * from iglesias where id = '694'

SAN JOSE (KARMELDAR OINUTSAK)

Irudia

San Jose komentua, Euskadin dauden Karmeldar Oinutsen komentuetan zaharrean da, XVII mendeko lehenego harmakadan sortua izan bait zen.
Bere hazia urte batzu lehenago aurkitzen dugu. Trentoko Kontzilioko disposizio bat betez 1552an indarrean dartu zen Zumaiako, lehenego parroki liburuan. Liburu honetan, populazio errolda interesgarri bat agertzen da, herriko auzo desberdinetan etxez etxe egina.
Odieta auzoan, Torreatekko izeneko etxean, honako pertsona hauek bizi ziren: Francisca de Labayen, Maria de Elorriaga, Katalina de Amisquita, Mariana de Arrezu, Juana Perez de Irureta, Mariana de Labayen eta Maria Ramos e Iturriain.
Zenbait idazleen iritziz, Labayen abizena daramaten bi ezik, abizen desberdinetako zazpi emakume elkarrekin bizitzeko arrazoia, beaterio baten eratzean izan liteke.
Beste zenbait kasutan ere ikusten ditugu era honetako taldeak, esate bateako, Oñatiko Santa Anan eta Zaruzko Santa Klaran.
Badiruri, Torreateko, Francisca de Labayenen jaiotetxea zela, eta hark bere beateriokideen aintzinean, 1609ko Urriaren 19an San Jose komentua sortu zuela.
1853 garrantzi handiko berriztapenak egin ziren Jose Antonio Segura jaunaren zuzendaritzapean.
Bertako artxiboan, Santa Teresa de Jesus-en eskuizkribu bat gordetzen da.
Komentuaren multzoa, bere zatirik handienean harlangaitzezko murruz itxia izaki, elizak, Komunitatearen barrundegiek eta baratzek osatzen dute.
Komentua bera, oinplano lauangeluarrekoa da, arkuteriazko klaustro batek inguratutako baila zentralarekin, eta itxuraren arruntasun berezia eta erabilitako materialen laztasuna erakusten ditu.
Eliza, komentuari eratxekia, oinplano angeluzuzenekoa da, lau pilare exentu eta albo-murruek eutsitako hiru naberekin, eta abside angeluzuzen batekin erdiko nabean. Fatxada nagusia edifizioaren enparatuari gainjarria bezala ageri da, portada barroko oso eraberrituarekin.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatuen erabateko berritzelana, zurezko egitura mantenduz.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1985eko Plana: 4.500.000 pta.


ZUMAIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net