Oikiatik Artadiko San Migelera joateko bide zaharrean zubi bat zegoen antzina, bideak Urola ibaiarekin topo egiten zuen lekuan. Dakigunez XVI. mendean eraiki zuten zubi hori. Juan Apoitak, Orioko San Nikolas elizaren proiektugileak, 1595ean eraiki zuen Oikiako zubi hori, harrizkoa, seguruena hantxe egongo zen egurrezkoaren ordez.
Urteak joan urteak etorri, zubi hartan obra ugari egin ziren, baina karlistaden garaian oso hondatua geratu zen. Hala, XIX. mendean berreraiki behar izan zuten.
Gaurregun oso zubi ederra da; konkor edo bizkar tankerako profila du, antzinakoen usadiora. Zutabeak eta harlanduz eginak ditu et abi arku desberdin dauzka. Erdiko pilareak bularra du aurrean, uraren kolpea leuntzeko, eta atzean prisma moduko kontrahorma.
Bi aldeetako pretilak -harlangaitzezkoak- hondatuta zeuden, harri tarteetan sustraitutako zuhaixkek eta sasiek egindako kalteagatik.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Belar-hilkariez landaretza guztia ezabatzea, zubiaren egitura tinkotzea eta pretilak berregitea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1993ko Plana: 2.300.000 pta.