gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko martxoak 28, osteguna

 

select * from iglesias where id = '700'

ANTIGUAKO ANDRE MARIA

Irudia

Planta errektangularreko baseliza honek, bi isurkiko estaldura du. Abside trapezoidal irtena. Portada, arkiboltez zorrozturiko arkuan; eta kapitel korritua. Barnekaldean, koruaren alboetako bi luzapenak eusten dituzten koloma zilindrikoak bi iladatan daude banaturik. Oso ikusgarria da bertako zurezko egitura landua.
Erizpide asko eman izan dira eliza honen jatorriaz. "Euskal ermiten katedrala" deitua izan da bere ezohizko neurriak eta zurezko egituraren berezitasuna zirela medio. Gaur arte ezagutu diren dokumentu eta arkeologia frogei bagagozkie, XIV. mendetik aurrera ematen da elizaren berri. Garai hartan, "Zumarragako Andre Maria" lehengo parrokiko biztanleak biltzen zituen erlijiogunea zen.
Aurrekaldean arkiboltekin osatutako arku zorrotza eta ondoko leihate zatikatua, ezaugarri gotikozkoek biak, lehen eliza haren gerakinak izan daitezke.
Ezaugarri batzuek, esate baterako handiera eta espazio-antolaketa, euskarrien zernolakotasuna, zur-tailetan eta koruko balaustradan ikus daitezkeen apaingarriak edota hormen apareju-mota, pentsarazten dute Antiguako ermitak eraberritze eta zabaltzea obra garrantzitsu batzuren ondoren hartu zuela egungo egitura. XV. mendeko bukaeraldean hasi eta XVI. mendeko erdialdean bukatuko ziren obrak seguru asko, parrokia berri bat eraikiko ote zen planteatu zenean, hain zuzen ere.
Eliza honen historia argituko duten dokumentu eta arkeologi-froga berriak ezagutu bitartean, poztu gaitezen sei mende luze izan ondoren oraindik ere zutik dirauelako, eta harrotu arbasoen tradizioak bizirik eta aldagabe mantentzeko laguntzen ari garelako.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 1984ko uztailaren 17ko 265/1984 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Tenpluko estaldura osorik berritzea, erreteilatzea, xilofagoen aurkako babes-tratamendua ematea, korura igotzeko eskailera konpontzea eta indargarriak jartzea eta Andre Mariaren irudia zaharberritzea. Instalazio elektrikoa berritzea.


SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1989ko Plana: 52.000.000 pta.
2003ko Plana: 9.000 €
2004ko Plana: 3.500 €
2005eko Plana: 30.000 €
2007ko Plana: 24.000 €


ZUMARRAGA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net