gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 22, igandea

 

select * from iglesias where id = '703'

GURRUTXAGA GOIKOA

Irudia

Baserri honetako egurrezko egitura nagusiaren piezen artean, oraindik ere XVI. mendeko lehenengo eraikuntzatik datorren baten bat ikus daiteke, eta, haren berri bada paperetan.
Izan ere, 1580ko abuztuaren 10eko dokumentu batek dioenez (GHOA Oñati,. Villarreal, 3969 zk. Paper sorta, 208. Or. Juan Ochoa de Irigoien esk.), egun hartan, Tomás de Gurruchagak Urretxuko Lázaro de Iturbe zurginari bere baserria zabaldu eta berritzeko lana egiteko agindu zion.
Berritze lan horren ondoren, ondorengo mendeetan beste hainbeste izango ziren garrantzi gehiago edo gutxiagokoak, baina gian garrantzitsuena eta baserriak aguar egun duen itxuran bere arrastoa utzi duena, 1768an egindakoa da, fatxada nagusiko armarriaren azpian dagoen inskripzioak egiztatzen duenez, urte hartan Tomás de Agirrebengoari lan hura agindu baitzitzaion, eta, hitzez hitz horrela dioena: "Mandó edificar esta obra Tomas de Aguirrebengoa el año 1768". Garai hartan solairu bat gehitu zen eta lehengo fatxada nagusiari erantsitako hormarte berri bat zabaldu zen.
Garai barrokona ohikoa zen esku hartze hau, alde batetik, fatxada nagusia nabarmendu nahian egina zegoen, elementu kultu eta adierazgarriak erantsiz, alegia, larraineko bi arkuak, edota armarria, eta, bestetik, bizi baldintzak hobetu nahian, etxebizitzarako erabilpena lehenengo solairura zabalduz, ordura arte, ia-ia beheko solairua mugatuta baitzegoen. Lehenengo solairuan logelak erdiko espazio baten inguruan antolatuak izan ziren, eta, harrezkero, eta baserri askotan gaur egun ere ikus dezakegunez, espazio hori ospakizun handietarako, alegia, ezkontza, bataio edo herriko festetarako, famili jantokia edo biltoki gisa erabilia izan da.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkian zurajea mantenduz berritze lanak egin eta eraikin nagusiarekin bat ez zetozen hainbat eraikin bota.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1998ko Plana: 1.300.000 pta.


ZUMARRAGA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net