Oinplano errektangularra eta bi isurialdeko teilatua dituen eraikina. Bi solairu. Harlangaitzezko hormak. Alboko fatxadan puntu erdiko arkua dauka hareharrizko dobelekin. Errotapeko uren irteeran arku errebajatua. Errotak 1957. urtean utzi zion ibiltzeari, urte horretan izan ziren uholdeen ondorioz. Urak utzi zuen marka gaur arte ikus zitekeen eta eraikinaren oinarritik 6 metro ingurura zegoen.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Reforma y puesta en valor del molino.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2007ko Plana: 35.000 €