gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 26, ostirala

 

select * from iglesias where id = '714'

ZUBIATEKO LABEA

Irudia

Eskoriatzako Buztindegia herriko sarreran dago, Aretxabaletako bidean, eta hargin-hormazko eraikuntza-multzo xume bat da, Gaztanadui kaleko 31aren ondoan dagoena. Eraikuntzak ilaran daude, ibaiaren parean doan bide publikoaren aurrean (lehen "Bekorreta bidea" deitzen zenaren aurrean). Patio txiki bat zeharkatuta, labera iristen da. Hori eraikuntzaren mendebaldeko erdian dago eta eraikuntza txiki bat da, harginhormazkoa, oin lauangeluarra duena. Aurrealdeko egitura
egurrezkoa da, lehenengo solairura daraman zolatari eusten dioten zutabeek osatua. Labeak haizebide bertikala du, arabiarra. Haizebide arabiarrek lauki edo laukiluze formako oina izaten dute, baita zulo ugariko sareta bat ere. Zulo horiei esker, tenperatura homogeneoa da, eta hori oso egokia da zeramika esmaltatuetarako.
Labearen oinaren neurriak 2 x 2 metro dira. Bi ate edo aho ditu, elkarren gainean, labearen erretokira daramatenak. Erretokia lauki bat da, 5,33 m-ko garaiera duena. Material erregogorraz estalita dago. Harrizko hormaren lodiera 0,99 m dira, eta barruko adobazko azalarena, 0,29 m. Labearen eskuinaldean buztinezko piezak lehortu eta biltzeko tokia dago.
Labea ahoetatik betetzen zen. Hortik ere buztina nola erretzen zen ikuskatzen zen. Ontziak erretokian jartzeko bilbe bat jartzen zen aldamio moduan: "takak" deitutakoak ziren, "matoiek" eta "matoi txikiek" osatuak.Matoiak buztinezko zilindro hutsak ziren; matoi txikiak, kono moztuak. Egitura horretan ere adreilu zabal eta estu batzuk sartzen ziren, ontziak jartzeko. Azken
horiek banatzeko "txakurrak" edo "krispiak", erabiltzen ziren. Labea behin beteta, txintxor handiez estaltzen zen, eta horien gainean txintxor txikiagoak pilatzen ziren.
EAEan horrelako labe gutxi heldu dira gure garaira, eta Eskoriatzakoa horietako bat da, Gipuzkoan kontserbatu den bakarra gainera. Artisautzako instalaziomota baten adierazgarria da, eta, nahiz eta mota hori oso antzinakoa ez izan, etnografiarako guztiz interesgarria da, eta tamalez desagertzeko zorian dago. Artisautza hori garrantzitsua izan zen aspaldi; berak sortu eta garatutako zeramika herrikoiak ezaugarri komunak ditu Euskadi eta Pirinioetako kultura-gunean.

DIRUZ LAGUNDUTAKO OBRAK
Labea berreskuratu, finkatu eta balioztatzea.

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2007ko plana: 30.000 €


ESKORIATZA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net