Oinplano laukizuzeneko eraikina, eta teilatua lau isurkikoa. Bi solairuko garaiera. Estilo neoklasikokoa da. Hormak kareharri landuzkoak eta estalkia zeramikazko teilekin. Fatxada nagusian arkupe bat dago beheko solairuan erdi-puntuko hiru arkuz eratua; lehen solairuan hiru balkoi burdin forjatuzko eskudelekin eta frontoi triangeluarraren errematean herriko armarria. Badu eraikin erantsia. Eraikina 1985ean birmoldatu zuten.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia eta fatxada zaharberritzea egurrezko egiturak finkatuz.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2007ko Plana: 35.000 €
2009ko Plana: 29.500 €