gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko martxoak 28, osteguna

 

select * from iglesias where id = '717'

ARTZABAL

Irudia

Artzabal baserria Elizaldeko hirigunean dago.
Neurri ertaineko eta oinplano angeluzuzeneko eraikin barrokoa da. Bi solairu eta ganbara ditu, hiru isurkiko zurezko estalkia eta bizkarra, fatxada nagusiarekiko elkarzuta, Hego-ekialdera orientatua. Hareharrizko harlandu-eskantzuak ditu. Fatxada horren beheko solairua harri-hormez egina dago, eta Hego-mendebaldean karrerape irekia du. Karrerape honen erdian, sekzio
zilindrikoko harrizko zutabeak zurezko baoa lehen solairutik zurkaizten du. Erdian, harlanduz inguratutako bao dintelatua, eraikineko sarrera nagusia da. Bao horren eskuinean, leiho dintelatua eta inguratua ere aurkitzen dugu, hau ere harlanduz egina dago. Lehen solairuan, zurezko balkoi luzea soliboek eusten dute. Lehen solairu honetako fatxada zurezko otaesizkoa da, eta bertako baoak adreilu zeramikoz bete dituzte. Ganbarako hormapikoa erabat zabalik dago. Bertatik irteten
dira teilatu-hegal handia eusten duten besoak. Hegomendebaldeko fatxadaren azalera osoa harri-horma zarpeatuz egina dago. Bere Hegoaldeko zatia, atari irekiko zonari dagokiona, hareharrizko harlanduz egina dago.
Bertara, harlanduzko bao dintelatu inguratuan barrena helduko gara. Bao horren gainean, harlanduz ere inguratuta dagoen leiho bat aurkituko dugu. Ipar-ekialdeko fatxada ere harri-hormazkoa da, eta beheko eta lehen solairuetan harlanduz inguratutako zenbait bao dintelatu ditu. Ipar-mendebaldeko fatxada (atzealdea) harri-hormez egina dago -lehen solairuan dagoen sarrerako ate handi zahar baten baoa izan ezik- eta harlanduzko eskantzuak ditu.
Baserri honetako barne-armadura pieza bakarreko bederatzi pilarek eusten dute. Pilare hauek habeak, gapirioak eta aho-ziriketan mihiztatutako besoak eusten dituzte. Lehen solairuko azaleraren laurdena, Ipar-mendebaldean, zementu-forjazkoa da. Zati honetan bertan eta zona berean ez du ganbararik.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Zurezko egitura birgaitzea eta sendotzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2007ko Plana: 60.000 €


USURBIL

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net