Oinplano errektangularra eta bi isurialdeko teilatua dituen eraikina. Bi solairu eta ganbara ditu. Harlangaitzezko hormak, kareztatua fatxada nagusian eta agerian gainerakoetan. Ukuilua eta sukaldea beheko solairuan daude eta logelak lehenengan. Jatorrizko egurrezko egituraren zati bat gordetzen du, pieza bakarreko zutabe, beso eta ziriekin. Lehenengo solairua hormigoizkoa da ukuiluak hartzen duen gune osoan eta egurrezko egitura du. Egurrezko bilbadurarekin ixten dira lehen solairua eta ganbara. Garbileku bat ere gordetzen du.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea eta zurezko egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2007ko Plana: 11.000 €