Oinplano errektangularra eta bi isurialdeko teilatua dituen eraikina. Bi solairu. Hormak harlangaitzezkoak dira, entokatuak eta pintatuak, eta izkinetan eta bao ertzetan harlanduak dituzte. Puntu erdiko arkuak dituzten hiru ate eder daude, bat fatxada nagusian eta beste biak alboko fatxadetan. Kuku-leihoa atzeko fatxadan. Fatxada nagusiaren erdian armarria dago, eta baita bi eguzki erloju ere. Baserria bi zatitan banatzen duen suebaki-horma 1880. urtean egin zen.
Egurrezko jatorrizko egitura nahiko ondo gordetzen da bi etxebizitzetan, eta pieza bakarreko zutabe eta besoak ditu (hiru norabidetan korapilo batzuetan). Etxebizitza batek hormigoizko forjatua du lehen solairuan.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea eta zurezko egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2007ko plana: - Iparraldeko etxebizitza: 11.000 €
- Hegoaldeko etxebizitza: 11.000 €