Oinplano errektangularra eta lau isurialdeko teilatua dituen eraikina. Hiru solairu. Harlangaitzezko hormak ditu behe solairuan eta adreiluzkoak lehenengo solairutik gora. Kantoietan harlanduzko kateak daude. Sarreran puntu erdiko arkua, dobeladuna, zatitutako bi orriko atearekin. Ate berdina dauka fatxada nagusian, baina itxita dago.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Eraikinaren birgaitzea osoa.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2007ko Plana: 60.000 €
2008ko Plana: 60.000 €