Oinplano errektangularra, bi isurialdeko teilatua eta bi solairu dituen eraikina. Hormak harlangaitzezkoak dira eta izkinetan eta bao ertzetan harlanduak dituzte. Fatxada nagusian armarri interesgarria dauka. Halaber, modiloi edo perrotea handiak ditu eta mandiora doan sarrera polit bat alboan, egurrezko arku errebajatua duen ate batean amaitzen dena; gainera, puntu erdiko arkuaren aztarnak daude eta egurrezko bilbadura gunea mendebaldeko fatxadan.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Egitura nagusia sendotzea eta egurrezko forjatuak finkatzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2005ko Plana: 24.000 €
2007ko Plana: 7.000 €