Eliza hau XII edo XI mendekoa izan daiteke ondoren aipatzen diren arrazoiengatik. Bertan diraue oraindik portada erromaniko batek, zihurrenera Gipuzkoan ezagutzen den zaharrena denak, eta Ugarteko Andra Mariren irudia ere, zihurrenera XIII mendekoa dena, bertan dago. Gainera eliza hau garai batean Nafarroa Oria haranarekin lotzen zuen antzinako bide baten ertzean dago eta dokumentu erreferentzien arauera garai haietan paraje horretan abatetxe edo monastegi bat zegoen.
Halere lehen eraikuntzatik gutxi geratzen da portada erromanikoa ez bada, izan ere berriztapen lanak XVI. mendean hasi eta XVII. mendean amaitu bait ziren.
Gordetzen diren zenbait dokumenturen arauera Ugarteko elizako hargin eta harotz lanak 1630 urtea baino lehenago egin ziren.
1674 urtean, Miguel de Galarza Amezketako hargin-maisua kontratatu zuten sakristia eta horman pulpitu bat eraikitzeko.
Aldare nagusirako erretabloa Hernani egin zuen 1684 urtean Pedro de Latijera maisu-arkitektoak. Bost irudiak zurez lantzeko ardura Tolosako Francisco de Barrenechea eskultoreari eman zitzaion. Erretablo hau 1792 urtean urreztatu zuten.
XIX. mendean zehar apaiz-etxea handitu zen elizaren aurrekaldean zehar luzatuz, ondorioz portada erromanikoaren arku zati bat izkutuan geratu zen eta gaur egun elizan sartzeko portiko itxurako espazio bat dago.
Eliza hau, Amezketako San Bartolome parrokiarena izan zena, 1830 urtean parrokia independiente izatera pasatu zen. Proportzio apaleko eta nabe bakarreko landa-tenplua, bi gorputz irten dituela, gurutzearen besoak bailira, baina nabearen enparatutik bananduak, matxoi sendo batzuen bidez.
Dorrea, oinplano lauangeluarrrekoa izaki, albo-murruetako bati eratxekia dago, eta hauek harlangaitzezkoak dira, kontrahormekin.
Eliz ataritik elizara joaten da, bere portada erromanikotik barrena; hau oso soila da, zertxobait txaranbeldua eta erdipuntuko arkuzko hiru arkiboltaz eratua.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatuak berritzea, kanpoaldeko itxura hobetzea eta dorreko erlojua ere konpontzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1985eko Plana: 560.000 pta.
1986ko Plana: 3.300.000 pta.