Laukizuzen erako oinplanoko eraikina. Hiru estaiko altuera, duela gutxi eraikitako beste batez osatua. Harlanduzko murruak. Arku konopialezko atetik zeharreko sarrera; honen gainean, bi armarri ditu. Lehen oinean, forjazko balkoia forjazko euskarriez; eta erdian bao konopiala, mainelaz eta inguratzen duen molduraz osatua. Azkeneko oinean, erdian kokatutako forjazko balkoia, alde banatan leiho konopial maineldunak dituena. Harburu landuak. Leiho-isurki zizelkatuak, eta azken oineko leihoen gainean moldura landua.
DIRUZ LAGUNDUTAKO OBRAK
Fatxada nagusiko balkoien egitura eta eskubanda zaharberritzea.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2006ko Plana: 9.000 €
2007ko Plana: 8.900 €