Oinplano angeluzuzena, lau isurialdeko teilatua eta harburu landuak dituen eraikina. Bi fatxada nagusi ditu, harlanduzko murruz eginak, eta pitzadurak agertu diren inguruetan pintura eta zementuz erdi estaliak. Arku eskartzanoz eta molduraz hornitu ate batetik zeharreko sarrera. Honen gainean, oin nagusiko balkoiari eusten dioten mentsula zizelkatuak. Beste hiru balkoi ditu oin horretan, mentsula kurbo eta molduradunez. Eraikineko angeluak pilastra gisa apaintzen dituzten moldurak nabarmentzen dira, teilatu-hegaleraino iristen baitira.
DIRUZ LAGUNDUTAKO OBRAK
Zimenduak eta egiturako bestelako elementuak tinkatzea eta sendotzea.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2006ko plana: 60.000 €
2007ko Plana: 60.000 €
2008ko Plana: 35.000 €