gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 26, ostirala

 

select * from iglesias where id = '734'

UBERETA BARRENA

Irudia

Oinplano errektangularra eta teila-kanaleko bi isurialdeko teilatua dituen eraikina. Bi solairu eta ganbara. Horma guztiak harlangaitzezkoak dira eta izkinetan eta baoetan harlanduak ditu. Fatxada nagusiaren teilatu-hegalak ondo apainduta daude eta ederki berritutako eraikina da. Ate nagusiak harlanduzko arkua du, pixka bat errebajatua. Usategi bereziak daude, "chavera" borobilaren itxurarekin.
Harrizko zutabeak ditu behe solairuan (bi hormigoizkoak dira) eta pieza bakarreko zutabeak gainerakoan. Zutabea eta habea zapatarekin lotzeko bilguneak eta bi beso. Gailurrak zutabeekin elkartzen diren tokian txarrantxa batek zeharkatzen ditu zutabeak. Bilgune horietan larakoak ditu eta tope egiten duen pieza bat gapirioetan, ez irristatzeko jarritakoa. XVIII. mendeko ohiko egitura dauka.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea eta zurezko egitura sendotzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2007ko Plana: 8.500 €


LIZARTZA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net