Oinplano errektangularra eta lau isurialdeko teilatua dituen eraikina Inguruko hormak harlangaitzezkoak dira. Fatxada nagusiko (hego-ekialdea) baoetan harlanduak ditu behe eta lehen solairuetan. Eraikina XVIII. mendean eraiki zen.
Azpimarratzekoak dira fatxada nagusiko baoen harlandu erregular eta neurri onekoak.
Egurrezko egitura berria da eta interesik gabekoa, 1900. urte inguruan berreraiki baitzen.
DIRUZ LAGUNDUTAKO OBRAK
Estalki zaharberritzea eta zurezko egitura tinkatzea.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2007ko plana: 12.000 €