Eraikinak oinplano errektangularra du eta bi isurialdeko teilatua, fatxada nagusira bideratutako gailur perpendikularrarekin. Bi solairu. Fatxada nagusian eta behe solairuan harlangaitzezko hormak ditu. Lehen solairuko eta ganbarako itxitura egurrezkoa da. Sarrerak dintelarria du, bi orriko atearekin. Leiho batzuek harlanduak dituzte ertzetan. Fatxada nagusiari eranskin bat atxiki zaio, harrizkoa eta isurialde bateko teilatuarekin. Ertzetan harlanduak ditu, baina ez izkina guztietan.
DIRUZ LAGUNDUTAKO OBRAK
Teilatua eta fatxadaren bilbadura oholtzaduna berritzea, egurrezko egitura sendotuz.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2007ko Plana: 11.000 €