Laukizuzen erako oinplanoa eta isurialde biko teilatua dituen eraikina, bi estaiz eta ganbaraz osatua. Harri-hormaz egina da, eta kantoiak eta baoak harlanduzkoak ditu. Fatxada nagusiak erdi-puntuko arku handi bat du portada gisa. Albo fatxadan landutako leiho-ertz lerroak ditu. Estalkian bi gurutze zeuzkan, baina horietako bat galdua da dagoeneko. Teilatu-hegalak kasetoi gisa daude eginda.
Gaur egun eraikinak bi etxebizitza ditu, fatxadaren paraleloan doan suhesiaz banatuta. Fatxada nagusira ematen duen etxebizitzak barroko garaiko zurezko egituraren elementu garrantzitsuak mantentzen ditu. Etxabean harlanduzko habe-harriak ditu, eta hauen gainean oinarrituta daude estalkiraino iristen diren osoko zutabeak. Gapirio onak ditu oraindik ere, eta baita estilo barrokoan landutako jabaloi kurbo batzuk ere.
DIRUZ LAGUNDUTAKO OBRAK
Barnealdeko zurezko egitura tinkatzea.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2005eko Plana: 13.000 €
2006ko plana: 5.000 €