gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 24, igandea

 

select * from iglesias where id = '743'

ERROTAZAR

Egun, oinplano laukizuzeneko eraikin txiki bat da, bi isurkiko estalkiarekin. Hormak harlangaitz leunduzkoak dira, eta izkinetan eta bao ertzetan harlanduak dituzte. Bi lehenengo solairuak harlangaitzezkoak dira, baino estalki azpikoa egurrezko bilbadura da. Ipar-ekialdeko fatxada da nagusia. Sarrera arku zuzen formakoa da. Bi bao harlanduak dira, eta beste berriago batzuk ere badaude. Estaldura azpiko solairuan bilbadura dago. Ipar-ekialdeko fatxada interesgarria da; izan ere, ezkerraldean etxebizitza dago, eta eskuinean errotaren gorputza, altuera bakarrekoa eta etxebizitzaren horma bera duena. Egungo landarediaren artean, estoldaren arku dobela formakoa bakarrik ikusten da. Jada ez daude ez presa, ez ubidea, eta errotaren antapara hor dagoen ere ez dakigu.
Errota hustuta zegoen, eta ukuilu bezala erabiltzen zen. Etxebizitza ere hutsik zegoen. Ierabizkar errota 1600ean (BDDT) eta 1610 aipatuta ikusten dugu, baina ez dago garbi bietako zein den aipagai bertan. AGIRRE SORONDOk ekartzen duen informazio bakarra bi harri pare zituela da (Agirre Sorondo, 1988: 296).

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Errota zaharberritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2008ko Plana: 35.100 €


AMEZKETA

Situación del pueblo.

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net