Oinplano errektangularra eta bi isurialdeko teilatua dituen eraikina. Bi solairu. Harlangaitzezko hormak, egurrezko bilbadurarekin lehenengo solairuraino (hori barne) hego-ekialdeko fatxadan eta bertikala hego-mendebaldekoan. Paramendu bilbadura harlangaitzez dago betea hego-mendebaldean; hego-ekialdeko fatxada, berriz, porlanez. Bi etxebizitza ditu.
Eraikinak jatorrizko egurrezko egitura dauka ia osoki; goiko solairuko zati batean, aldiz, bi zertxa berri ditu arkupeari perpendikularrean jarrita.
Hiru aterpe ditu, bakoitzak hiru zutaberekin. Zutabeak pieza bakarrekoak dira eta eskuadria handikoak. Estalkia erdiko zutabetatik ateratzen diren zertxa batzuetan eusten da. Baserria XVII. mendekoa da, eta bertan ikusgai daude egituraren ezaugarri hauek: zubiak, beso luzeak txarrantxak jartzeko, mihiztadurak ziriekin, pieza bakarreko estaldurak eta abar. Eraikina egoera onean dago. Ekialdeko fatxadan, nagusian, ogia egiteko labe bat dago.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatuaren konponketa.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2008ko Plana: 7.000 €