gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 23, astelehena

 

select * from iglesias where id = '763'

URBIETA KALEA, 20

Mehelin arteko eraikina, laukizuzen erako oinplanoa duena. Zabalgunearen bigarren fasean eraiki zuten Morales de los Ríos eta Aladrenek 1880an. Agirrebengoak eraberritu zuen 1920 inguruan, estilo eklektiko erregionalistaz. Beheko oin komertziala nabarmentzen da batez ere, gaur egun dendak baitira bertan, ezen nahiz oso aldatuta egon oraindik ere mantentzen dute bere jatorrizko itxuraren zati bat. Ayestaran gozodenda zaharraren hondakinak ikus daitezke, konposizio kalitate handiko lehen atariarekin batera. Eraikina bi zatitan bereizita dago; horietako batean motibo errenazentistak, kupula eta kasetoiak daude. Sarrerako ateko, igogailuko eta eskubandetako forja lanak ere oso interesgarriak dira.

DIRUZ LAGUNDUTAKO OBRAK
Etxabeko fatxadako apaindura elementuak zaharberritzea.

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2006ko plana: 4.000 €


DONOSTIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net