Oinplano errektangularra eta bi isurialdeko teilatua ditu eraikin honek. Bi solairu eta ganbara ditu. Hormak harlangaitzezkoak dira, izkinetan harlanduak dituztela. Horma-pikoa zurezko bilbadurarekin ixten da. Fatxadari atxikitako eranskin interesgarri bat dauka, harri-hormaz eta zurezko bilbaduraz egina.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea eta zurezko egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2003ko Plana: 9.000 €