gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 13, asteazkena

 

select * from iglesias where id = '771'

ARRETXE

Irudia

Oinplano angeluzuzena (25 x 15 m) duen familia bakarreko baserria da, muino erdialdean kokatua, eta bi solairu, ganbara eta sotoa ditu. Estalkia hodi-teiladuna da eta bi isuriko zur-egitura eta goi-habe bat du Era begira dagoen fatxadarekin luzetara.
Muinoaren erdialdean kokatzen denez, eraikinaren fatxada nagusiak, edo ekialdekoak, zuzeneko sarbideak ditu: bata sotoaren solairura joateko, bi beheko solairura joateko. Sotora joateko dobela-ojiba zeharkatu behar da Beheko solairura joateko, erdi-puntuko harlanduzko dobela-arkua eta atea zeharkatu behar dira. Leihoetako baoei dagokienez, fatxada horrek ez du baorik sotoaren solairuan; lau bao daude beheko solairuan, horietatik bi harlanduzkoak dira, eta bat burdinazko barrotez dago itxita. Halaber, lehenengo solairuan bost bao daude lerrokatuta, guztiak ere harrizko azpadurekin; ganbarako solairuan hiru bao daude, horiek ere harrizko azpadurak dituzte, eta lehenengo solairuko baoardatzen erdian daude kokatuta. Fatxada horren goigoiko aldean eta estalkiarekin elkartzean bi bao gehiago daude zurgintzarik gabeko aireztapenekin.
Sko fatxadan, sotoaren solairuan, lehen gezileihoak edo kuku-leihoak bazeuden ere, orain, baserria egin ondoren, bi bao egin dira horien ordez. Beheko solairuan lau bao daude, horietatik bi (erdialdean binaka dauden baoak) harlanduzkoak dira eta fatxadako hiru ardatz mugatzen dituzte. Ardatz horiek bat datoz lehenengo solairuan aurrekoen antzeko harrizko beste hiru leihorekin.
Wko fatxada oso baserri-girokoa da: harburuak ditu, "perroteak", beheko eta lehenengo solairuetako leiho-baoetako bi lerroen artean. Batzuk harlanduz eginak dira.
Lur-eremua maldan dagoenez, Nko fatxada oso baxua da; bertan zuzeneko beste sarbide bat dago baserriko lehenengo solairura joateko, eta, horretarako, teilatutxoa duen ate handi bat zeharkatu behar da. Hori da orain baserrira sartzeko sarbide nagusia. Lehen, teilatu-atalak zorua ukitzen zuen, baina aldatu eta zementuz estalitako forjatua gehitu zioten eta terraza txiki bat sortu. Halaber, lehen, fatxadaren alde hori guztia ikusten zen, gerora lurra bota baitute eraikinaren alde horretan. Oraindik ere korta barrenetik ikusi daitezke dobelazko ojiba-arkua, egun itsua; lehen, beheko solairutik eraikin barrura joateko sarrera zena.
Baserri honen egitura zurezko zortzi zutoin-ardatz handik osatzen dute, eta horiek kortako solairuan dauden harrizko zapata edo oinarrietan eusten dira. Zutoinen gainean mihiztatzen dira habeak, besoak, petralak, gapirioak eta estalkiaren enlatatua. Habeen eta besoen mihiztadura aho-zirikaz egin da. Egitura guztian zenbaki erromatarrak eta arabiarrak daude.
Erabilerari dagokionez, lehenengo solairuan etxebizitza eta lastategia daude, bai eta sukaldea ere; lehen sukaldea beheko solairuan zegoen, orain, ordea, korta gisa erabiltzen da. Lehenengo solairuan agerian daude baserriak zuen barroko garaiko (XVIII. mendeko) dolarearen ainguraketaren aztarnak.
Arretxe XVI. mendeko baserria da, eta, oraindik ere, garai hartako harlandu gotikoko zenbait arku eta horma daude. Baserri guztia berriz eraiki zen XVIII. mendean, eta, horregatik, garai horretakoak dira orain dauden landa-eraikin dotorea, fatxadako harri-lanak eta barruko zuregitura zoragarria. Oraintsuago, hormigoia erabili izan da lehenengo solairuko forjatua indartzeko, baina zutabeak, habeak eta zurezko solibak mantendu dira.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Zurajea sendotzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2008ko Plana: 3.100 €


ELDUAIN

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net