Oinplano laukizuzeneko eraikina. Estalkia bi isurkikoa da. Hormak harlangaitz leunduzkoak dira, eta izkinetan eta bao ertzetan harlanduak dituzte.
Fatxada nagusia hegoaldekoa da, eta han sarrera handi bat nabarmentzen da, puntu erdiko arku dobeladunarekin eta, gainean, gurutze landu batekin. Halaber, bao harlanduak ere badira, erregularki banatuak beheko eta goiko plantetan zehar.
Iparraldeko fatxadan beste sarrera bat dago puntu erdiko arku dobeladunarekin, baina eraiki eta gero, dobelak ateburu moduan izan dira landuak.
Hegoaldean ugari badira ere, gainerako fatxadetan bao harlandu gutxi daude bao berrien artean.
Dokumentazioak dio Ezpeleta etxea bazela 1556an (BDDT).
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua konpondu zurajea sendotuz.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2008ko Plana: 3.100 €