Oinplano laukizuzeneko eraikina. Estalkia hiru isurkikoa da. Bi solairu eta ganbara. Harlangaitzezko hormak eta eskantzuetan harlanduak. Horma pikoa jada ia ikusi ere egiten ez den egurrezko ohol batekin dago estalita. Beheko solairuan, arku eskartzanoko atea; eta alde bietan, leiho harlandu bana. Arku zuzeneko atea geroago eraikia da. Lehen solairuan egurrezko bilbadura eta egurrezko markoa duten lau leiho. Fatxada nagusiaren aurrean isolaturik dagoen eranskinean (egun, perratokia dago bertan), ogia egiteko labea zegoen. Barruan, egurrezko egitura interesgarria du, jatorrizkoa.
DIRUZ LAGUNDUTAKO OBRAK
Teilatua zaharberritzea zurajea sendotuz.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2008ko plana: 29.000 €