Saloi oinplanoa eta lau isurialdeko teilatua dituen eraikin txikia. Harri-hormak ditu, eta kantoiak, berriz, harlanduzkoak. Barnealdea oso sinplea du, zementuz zarpiatutako murruez eta, aldeetako batean, bao karratu batez. Ermitaren hondoa hartuz, zurezko erretaula bat. Sarrera eraikinaren oinean dago, burdinsare gisako ate batez; hau atzera emanda dago pixka bat, hain zuzen horrela espazio estali bat izateko.
DIRUZ LAGUNDUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2006ko plana: 10.000 €