Getaria inguratzen zuen jatorrizko harresitik, horma-atal bat ikusgai dago oraindik, kale Nagusiren eta Elkanoren monumentuaren artean. Horma lodi bat da, manposterian egina; bertan, oraindik ikus daitezke antzinako bao batzuk. Barruko aldean, manposteria ikusteko moduan dago; kanpoko aldean, berriz, luzituta dago, eta egun frontoiaren ezker paretaren lanak egiten ditu. Gainera, horma horren beste aztarna batzuk topatu izan dira kale Nagusian egindako esku-hartze arkeologikoetan, elizaren azpian hain justu. Horma-atalaren jarraipena dira.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Harresia sendotu eta garbitu.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2008ko Plana: 62.000 €