Zabalera eta garaiera handiko harresi sendoak, harlanduz estalitako harlangaitzezko obra bikaina. Hainbat defentsa elementuz horniturik zegoen: minen aurkako zulobideak, sei baluarte, bi kubo kanpoaldean, gaztelu bat goienean eta babes erreten zabala inguruan. Bi sarrera zituen: Santa Mariarena hegoaldean eta San Nikolasena mendebaldean, zeinek bere zubi altxagarri, kubo eta errebellinekin. Haren hormek setio ugariren ondorioak jasan zituzten, 1638koa horietariko garrantzitsuena, eta neurri handi batean frantsesek leherrarazi zituzten 1794an.
San Nikolas bastioia Carlos V.ari zor zaio. Eraikitze lanak 1530ean hasi ziren, ordura arte Erdi Aroko harresiak babestu zuen hiribildua zabaltzeko eta indartzeko xedez. 1539rako amaituta zeuden bastioi hau eta Erreginarena. Zen bezalaxe dago ia, Gipuzkoako besteetan gertatzen ez dena.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Harresietako ego eta mendebaldeko hormak Erregiñaren baluartea garbitu eta zaharberritu.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2006ko: 600.000 €
2007ko: 560.000 €
2008ko Plana: 100.000 €
2009ko Plana: 45.000 €
2010eko Plana: 55.000 €
2011ko Plana: 75.000 €