Meazuriko meategietatik ateratako burdin mea kiskaltzeko labe multzoa. Lerro batean jarrita daude, mazelan bertan hondeatu eta bi harri-hormaz eutsitako zelaigune batean. Forma eta material desberdinak dituzte; zaharrenak zilindrikoak dira, handitik txikira mailakatuta daude, kareharrizko harri-hormaz eginda daude, eta erdi-puntuko arku eran dute ahoa. Beste batzuk, berriz, adreilu mazizoz eginda daude erabat, eta badira piramide-tronko erakoak ere, oinarri karratukoak, kanpoaldean harri-hormaz eta barnealdean adreiluz eginak. 1865 eta 1900 bitartean eraiki zituzten.
DIRUZ LAGUNDUTAKO OBRAK
5 eta 6. labeak eta meatzaritza-instalazioak leheneratzea eta tinkatzea.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2006ko plana: 30.000 €
2008ko Plana: 100.000 €