Oñatiko ohiko baserria, duela bi mende ingurukoa. Ia-ia karratu erako paralelepipedoa osatzen du, lau isurialdeko estalkia du, eta gailur motza. Ongi antolatutako bao ugari du, hareharrizko harlanduaz egindako marko eta guztikoak. Zurezko egitura, nahiz jatorrizko zutabe bakarra mantentzen duen, bi jabaloiz, etxabean. Estalkipean gailur-habe asko ditu, zutabeekin bat egiten duten tokietako larako eta guzti. Atzeko fatxada osoan zehar eranskin bat du, eta baita etxetik hurbileko putzu bat ere.
DIRUZ LAGUNDUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea eta zurezko egitura tinkatzea.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2006ko plana: 9.000 €