Iturri dokumentalek eta bibliografikoek esaten duten bezala, ermita bat izan zen izen horrekin gutxienez berant Erdi Arotik aurrera, eta lehen erreferentziak XIII. mendekoak dira (1205). Tolosako zaharrena zen, eta ez da baztertzen XIII. mende aurrekoa ere izatea. Insaustiren arabera "udalerriaren lehen arnasaren bilerak Arremeleko San Juanen izan ziren (Op. Cit., 1969, 29. or.).
1671eabm Jerusalemgo San Juanen Zaldunen Ordenak Tolosan zituen jabetza guztiak saldu zizkion bertako Armen Fabrikari 5.000 dukaten truke. Horien artean zeuden San Juan ermita, ondoko etxea eta lurrak.
San Juan ermita zaharra bota egin zuten, eta beste bat altxa zuten, oinplano berriarekin, 1785ean, Miserikordia etxearen ondoan (1771-1774). Ez dakigu zein eragin izan zuen azken horren eraikitzeak Erdi Aroko ermitaren azternetan. XIX. mendean, 1813an zehazkiago, Napoleonen gerrateekin batera, eraikinak su hartu zuen. Ondoren, Pedro Manuel de Ugartemendia arkitektoak berreraiki zuen. Obra 1821ean amaitu zen.
Gutxira, 1830ean, zabaldu egin zuten, eta 1832an egungo Arremeleko San Juan eliza altxa zuten, estilo neoklasikokoa. 1848an José Eleuterio Escoriaza arkitektoak eraldatu egin zuen.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Organoa zaharberritzea.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2008ko plana: 5.400 €