Errota baserri barruan dago. Eraikinak laukizuzen erako oinplanoa du, eta bi isurialdeko teilatua. Bi estaiko altuera. Harri-horma luzitu eta zurituak ditu. Albo fatxadan bi arku ditu, erdi-puntukoa bata eta arku beheratuaz bestea, lehena baino handiagoa. Beste albo fatxadan ur depositu bat du, aldaparoak desbideratzen dituen urez betetzen dena.
DIRUZ LAGUNDUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea eta zurezko egitura tinkatzea.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2006ko Plana: 6.800 €