Estilo barrokoko baserria, fatxadako horma bikainak dituena, ongi plomatuak. Nabarmentzekoak dira hutsune ongi eginak, harlandu onarekin. Egurrezko egitura ez da jatorrizkoa; hala ere, egungo berregituratzea ikusgarria da eta erdiko karga hormetan eusten da. Antza, jatorrizkoaren piezak dauzka, berriro erabiliak. Estalkia hiru isurkitara da, eta hirugarrenak hegoaldera ematen du. Atzeko horma sailaren harkaitzean eusten da, eta gainerako hormen zati bat ere bai. Bodega ere badauka, hegoaldeko fatxadan bi kuku-leihoekin, lurraren desorekaz baliatuz.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Eraikinaren birgaitze orokorra.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
2008ko plana: 24.100 €