gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 24, igandea

 

select * from iglesias where id = '824'

TOURSEKO SAN MARTIN

1756 urte aldera, andoaindar ospetsu batek, Peru bizi izan zen Agustin de Leiza y Latixera jaunak, bere testamentuan dirutza handi utzi zuen Andoainen eliza berri bat eraikitzeko.Dirua ematen zuenaren borondatez, eraikuntza lehen bait lehen hasi behar zen, honegatik batzorde bat osatu zelarik. Bertan biziki lan egin zuen Aita Larramendik, Andoaingo semea eta historiagilea berau ere. Batzorde honek lurrak erosi zituen eta Francisco de Ibero Azpeitiko arkitektoa kontratatu zuen. Hau XVIII. mendeko Gipuzkoako arkitektorik inportanteenetakoa izan zen, Loiolako Santutegian parte hartua, Elgoibar, Usurbil, Hondarribia eta beste eliza batzuetako dorreen planifikazio eta eraikuntzan bezala.Lanak 1759 urtean hasi ziren, kanpoko hormak 1765 urterako zutik zeunden, gangak eraikitzeko behar zen harria ekartzen zen aldi berean.Lanak oso bizkor egin ziren dirudienez, eliza 1767 urteko Ekainaren 24ean nahi bait zen inauguratu. Sortu ziren zenbait zailtasunen ondorioz 1770 urtean inauguratu zen. Ailtasun hauen artean leudeke eraikuntzaren bi bultzatzaile nagusien heriotzeak, Agustin de Leiza jauna 1763 urtean hil bait zen eta Aita Larramendi 1766 urtean.1928ko Ekainaren 26ean, tximista batek sortu zuen sutearen ondorioz, dorrearen eta eskilaren zuraje guztia erabat kiskaldu zen. Halere suak ez zuen nabea eta egurrezko estalia hartu.Gurutze latinezko oinplanoa du eliza honek, hiru ataleko nabe, gurutzadura eta abside poligonalarekin.Nabearen hiru atalak, gurutzaduraren besoak eta absidea, gurutze-gangekin estaltzen dira, hauen nerbioak koloma klasikotan deskargatuz. Gurutzadura, berriz, kupula erdiesferiko batekin errematatua dago.Dorrea barrokoa du eta elizaren oinaldean kokatzen da hau, erdiparean, albo batetik gurutzaduraren besoetara iristeraino luzatzen den erdi-puntuko arkuteriarekiko eliz atari baten gainera.Murruak harlanduzkoak ditu, kontrahormekin kanpotik. SUBENTZIONATUTAKO OBRAKFatxaden sendatzea eta konpontzea, molduren eta harpena eta aipatu kanpoko paramentuen garbitzea orokorrean eta ipar-ekialdeko arkupeko arkuak eta gangak sendotzea. Organoa zaharberritzea. SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA1984eko Plana: 500.000 pta.1989ko Plana: 500.000 pta.1995eko Plana: 5.000.000 pta.1996ko Plana: 14.000.000 pta.2000ko Plana: 5.000.000 pta.2007ko Plana: 18.000 €

ANDOAIN

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net