gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 6, ostirala

 

select * from iglesias where id = '829'

IBARROLA HAUNDI

Ibarrola Haundi, Kalezar auzoko Hegoaldean aurkituko dugun bizkar zabalaren goialdean dago. Oinplano angeluzuzena du, bi isurkiko zurezko estalkia, eta fatxada nagusiarekiko bizkar elkarzuta, Hegoalderantz orientatua. Bi solairu eta ganbara ditu. Fatxada nagusia harri-horma zarpeatuz eta kareztatuz eraikita dago. Hegoaldeko fatxada nagusi honek bistako otaesiak ditu. Ekialdeko fatxadan, sarrera moduan zubi dintelatua, hareharrizko harlanduz inguratua, eta ate horren antzeko ezaugarriak dituzten hiru leiho-bao aurkituko ditugu. Mendebaldeko fatxada motzagoa da lurzorua aldapan dagoelako. Bertatik zuzenean ganbarara sar gaitezke ate handi bat gurutzatuta. Alde honetan ere, dolare bezala erabilitako eranskin atxikia aurkituko dugu. Iparraldeko fatxada (atzealdea) ia itsua da eta zati bat zementuzko blokez berritua dago. Baserriaren egitura pieza bakarreko hamaika pilarek, habeek, gapirioek eta, enara buztanekin eta aho-zirikekin mihiztatutako besoek osatzen dute. Egiturak, dolare zizelkatuak daude. Mendebaldeko fatxadara atxikitako eranskina monumentutik kanpo geratzen da.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Eraikina birgaitzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2009ko Plana: 48.000 €
2010eko Plana: 35.000 €

USURBIL

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net