gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 24, igandea

 

select * from iglesias where id = '831'

MAZKIARAN BARRENA

Oinplano laukizuzeneko eraikina, lau isurkiko teilatuduna. Garaiera: bi solairu. Harlangaitzezko hormak, harlanduzko eskantzuak eta bao azpadurak. Forja laneko balkoiak. Begiratokiak hiru fatxadatan. Orri bateko atea, eta harlanduxkazko azpadura. Harlangaitzezko horma batek ixten du etxaldea. Hiru begiratokietatik bi harrizkoak dira; horietako batek harriak ditu euskarri eta bestea bi zutarritan bermatzen da. Zutarri horien artean, etxeko sarrera. Hirugarrena bilbadurek osaturik dago; zati pasiboa igeltsuztatua eta arku zorrotzeko zurezko leiho bikoitzak ditu. Eskailerak etxearen erdigunea hartzen du.

Teilatupeko solairuak antzinako zureria agertzen du, zutoin sendoz hornitua, eskuairalde onekoak, eta lau norabideko jabaloiak dituena. Oro har, ongi kontserbatua.

Etxe honetan hil zen Tomas Zumalakarregi 1835eko ekainaren 24an. Lehenago bertan ostatu hartu zuten Karlos V.ak eta Karlos VII.ak.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua konpontzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2009ko Plana: 30.000 €

ZEGAMA

Situación del pueblo.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net