gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 26, ostirala

 

select * from iglesias where id = '84'

SAN BLAS

Irudia

Jatorriz Olozko Santa Engraziaren baseliza zen. Hala deitua ageri da, ehintzat, Parrokiko Agiritegiko 1501. urteko paper batean. Garai hartan serora Arizaga baserriko alaba bat omen zen han.
XVI. mendean hiru aldare zituen, Santa Engraziari, San Blasi eta San Antolini eskainiak. Baserlizaren 1547ko Kontuen Liburuan aipatzen denez, Juan Elexaldek margotu zuen San Antolinen erretaula. 1578an seroretxe txiki bat ere bazuen baselizak.
XVII. mendean aipatutako hiru santuen egunean meza izaten zen. Igokunde bezperan erreguteak egiten ziren prozesioan.
Baselizaren izena XVIII. mendearen bukaeran aldatu zen, izan ere 1802rako San Blas izena zuela dakigu. Erromeria, hortaz, otsailaren 3an izaten da.
Baselizak nabe bakarra du, errektangularra. Eraikuntza gehiena XVI. mendean egin zen. Hasiera batean hormen goiko aldea egurrezko egitura batek ixten zuen, eta barruan seguru asko korua izan zen, U formakoa, Euskal Herriko elizetan antzina izaten zirenen tankerakoa. Gaur oso gutxi geratzen dira horrelakoak.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldurak konpontzea, baselizaren barrualde osoa konpontzea: hala, zurezko egitura gorde da eta antzianko korua berreraiki da. Era berean, aldare gainean zegoen egurrezko ganga zaharberritu da, lehen zuen itxura eta ezaugarriak emanda.
Kanpoko eta barruko paramentuak margotu egin dira, egur guztiari tratamendua egin zaio, erretaula garbitu egin da eta argindarraren instalazioa era berritu egin da.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1994ko Plana: 6.700.000 pta.


ANTZUOLA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net