Besasti ahoskatzen den baserri honen izena abizenez duten pertsonaien berri, nahi zntzinako Beysagasti forman izan, XIV. mendeaz geroztik ageri dira herriko dokumentuetan.
Oraingo baserria jatorriz XVI. mendekoa da, gero, XVII. mendean handitu eta eraberritua. Egurrezko egitura bikaian du, bere pieza bakarreko zutabe eta sekzio handiko habeekin. Aurreko horman, beheko solairuan larraina du eta goikoan zutikako oholekin egindako itxitura, ohikoa denez osorik egurrez egindako euskal baserrietan.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Errestaurazio orokorra.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1995eko Plana: 2.200.000 pta.