gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2025ko uztailak 1, asteartea

 

select * from iglesias where id = '9'

SAN ESTEBAN

Irudia

Aiako San Esteban elizari buruzko dokumentu frogak 1350 urtekoak dira. Garai hartan nabeak hiru atal izango zituen, eta hauetara arku zorrotzean egindako bederatzi arkiboltadun portadatik zegoen irispidea.
Egungo eraikuntza eta dauden dokumentu frogen ondorioz uste da XVI mendearen lehen zatian hasi zirela berritze lanak eta hauek XVII mendean amaitu zirela.
Nabearen lehen hiru atalen berriztatze lanetan Pacual de Iturriza, Juan Simon de Iturriza eta Martin de Gorostiola hargin-maisuek parte hartu zuten.
Lan hauek 1554 urterako amaituta zeuden, urte horretan kontratatu bait zuten Andres de Araoz eskultorea aldare nagusiko erretabloa egiteko. Hau hiltzean, lana bere anai Diego de Araozek amaitu zuen 1565 urtean egindako kontratoaren arauera.
Kontserbatzen da oraindik 1571 urteko eskubide-agiri bat zeinaren arauera Maria de Gorostiola, Jonsansororen alargunak "hirurogeita hamar bat dukat" kobratzeko eskubidea zuen bere senarrak elizako portdan egin zuen lanaren ordain bezala. Uste dugu lan hauek elizako gaur egungo sarrerarako egin ziren lanak direla. Egungo sarrera arku zorrotzduna da dobelakin eta goikaldean zizku bat dauka.
Bigarren zati batean, zihurrenera XVII mendean egindakoan, gurutzadura eta absidea gehitu zitzaizkion.
Aldameneko portikoak bere arku gainean, eta hau egungo sarreraren parean dago, eraikuntza data darama: 1662 urtea.
Gaur dagoen erretabloa ez da Andres de Araozena, bere ezaugarri barrokoak beranduagokoak bait dira.
Gurutze latinezko oinplanoa du eliza honek, hiru ataleko nabe, gurutzadura eta zortzialdeko absidearekin.
Gangak gurutzadura aberatsekoak dira, giltzarri polikormatuekin, eta ezaugarri desberdinetako euskarritan deskargatzen: mentsula gotiko, ekinoan obak daramatzaten harroin eta kapitel errenazentistekiko koloma erdizilindrikotan, eta pilastra kaxatutan, ekinoan obekin hauekin ere.
Hormak harlanduzkoak dira, kanpoaldetik kontrahormekin sendotuta. Bao gustiek ezaugarri gotikoak daramatzate, arku zorrotzean batzuek eta arku konopialean besteek.
Dorrea, oinplano lauangeluarrekoa, tenpluaren oinaldean doa, erdiparean; honen azpian eratzen den eliz atarian bere portada itzela aurkitzen da, bederatzi arkibolta eta kapitel korrituarekin. Eliz atari honek, plazara begiratzen duen albo-elizpearekin lotzen du, eta hementxe aurkitzen da gainera gaur egungo sarrera.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatuaren zurezko egituraren sendatzea eta tenpluaren barnealdearen apailamendu orokorra berritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1984eko Plana: 4.600.000 pta.
1986ko Plana: 6.900.000 pta.


AIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net