Eraikin honek oinplano errektangularra, bi solairu eta bi isurialdeko teilatua ditu. Hormak harlanduxkoz eta harlangaitzez eginak ditu, izkinetan eta bao ertzetan harlanduak dituztela. Fatxada nagusian, portada eginez, puntu erdiko bi arku ditu, harlanduzkoak eta elkarrengandik nahiko apartatuak. Fatxadaren erdigunean eta arkuen gainean armarri eder bat dauka. Horma-pikoa bitan zatitzen du baserriak barnean duen suebaki-hormak.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2000ko Plana: 1.800.000 pta.