Baserri handia. Teilatua eta oinplanoa irregularrak ditu, etxearen eranskin batzuk estaltzeko teilatu nagusiaren isurkia luzatuta dagoelako. Harri hormak ditu, eta izkinetan eta bao ertzetan harlanduak. Puntu erdiko arkua duen bao bikoitz batetik dauka sarrera. Barruan azpimarragarriak dira antzinako erdiko suaren tximinia eta egoera onean dagoen zurezko egitura, pieza bakarreko zutabe handiz osatua. Suebaki-horma bat ere badauka, eta bertan puntu erdiko arkua duen bao bat.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea eta zurezko egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2004ko Plana: 12.000 €
2011ko Plana: 16.000 €