gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 20, larunbata

 

select * from iglesias where id = '99'

ANDRE MARIAREN ZERURATZEA

Irudia

Erdi Aroko garaietatik Leintzeko ibarra, Gebaratarren Jaurgoarekin lotuta egon zen, bien artean etengabeko auziak izan zituztelarik. Ibar honetan elizate ugari dago, eta oso antzinakoak dira guztiak.
Aretxabaletako hasierako eliza gaur desagerturik dagoen Bedarretako San Migelena izan zen; handik datorkigu egungo parrokiko aldare nagusian dagoen Kristo gotikoa.
Eliza honen eraikuntza XVI mendean hasi bide zen eta dokumentuek diotenez Santiago Rosa maixua, Marietako (Araba) bizilagunak, amaitu zituen hargintza lanak 1605 urtean.
Beste froga dokumentaturik ez daukagunez, egun ezagutzen dugun eliza hau, XVII mendean hasi eta XVIII mendean amaitu ziren garrantzi handizko lanen ondorio dela esan genezake.
Portadak errematatzen duten pinakuloek, tenpluaren gangek eta abarrek barroko estiloaren izate berezia ematen diote eraikuntzari.
Dorrearen goikaldean neoklasikoaren zenbait bereiztasuan ikus daitezke, eta are garbiago agertzen dira arkupearen estalkiari eusten dioten zutabeetan.
Orain aspadi ez dela, eliza honetan zenbait berritze eta barrualdeko egokitze lan egin dira.
Nabe bakarrekko tenplua, lau atal eta abside erdizirkularrarekin.
Nabearen lau atalak, mentsuletan irozotzen diren hareharrizko erdi-puntuko fajoi-arkuz sostengaturiko kanoi-erdiko gangekin estaliak daude. Absidea, bere aldetik, ganga esferiko batekin estalia dago, eta mentsula txikitan irozotutako erdi-puntuko arku batek azpatua ematen du.
Bi baok -dinteldua bata eta arku karpanelezkoa bestea- komunikatzen dute nabe nagusia beste itxura angeluzuzen eta sabai launeko alboko bigarren batekin.
Dorrea, oinplano lauangeluarra du eta elizaren oinaldean aurkitzen da, kokapen zentratuan. Bere oinetan eratzen den atari batetik zehar sartzen da tenplura, portada barroko batetik. Eliz ataria L itxurakoa da, hareharrizko kolometan sostengaturiko zurezko sabaiarekin.
Murruak hareharri landuzkoak ditu, kontrahormekin kanpoaldetik.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Erreteila eta hodi eta zorrotenen ordezkatzea, gangak sendatzea eta tenpluaren barnealdea apailatzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 500.000 pta.
1984eko Plana: 1.600.000 pta.
2001eko Plana: 27.500.000 pta.


ARETXABALETA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net