gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 27, larunbata

 

select * from iglesias where id = '10'

ELKANOKO SAN PEDRO

Irudia

Oinplano errektangularreko nabe bakarra eta elizburua zuzena dituen baseliza. Arkiboltak dituen arku zorrotzeko portada. Silarrizko hormak. Zurezko egitura duen estaldura.
1025. urteko dokumentu batean, "senior Garcia Acenariz" eta bere emazte Doña Gaila zeritzatenek Altzo-Azpiko "Olazabal Monastegia" San Juan de la Peñari nola eman zioten esaten digun dokumentuan, hain zuzen, Elkano toponimoaren aipamena ageri da.
Luis Murugarrenek esaten digu Elkano elizari buruzko dokumentuetan ezagutzen den lehen aipamena 1506. urtekoa dela eta zehaztasun hauxe ere ematen du: "San Pedro eliza horren estraineko eraikitzeari buruzkoa bada ere, litekeena dela, ondo litekeena izan ere, berreraikitze berria izatea."
Ermitaren irudi eta ondasunaren zerrenda ematen duen 1540 urteko dokumentu batean, bestalde, "ermitako bi serorak bizi diren etxea" aipatzen da.
Ermita horretan egin diren eraikuntza eta arkitekturazko ezaugarriei begiratu bat emanez gero egiaztatu ahal izango dugu, hasiera hasieratik, arestian esandako guzti hori. Batetik egungo eliza eta "Serotegi" etxea XVI. mendearen hasieran eraiki zitezkeen eraikuntza motak bait dira eta, bestalde, garbi somatzen da oraingo eliza lehenagoko eliza baten haunditze eta berreraikuntza dela; arkiboltak eta loredun kapitalak dituen arku-zorrotzeko portada aintzinako eliza harenak izan litezke. Pentsatzekoa litzateke, era berean, garai erromanikoko eliza txiki izan zela aintzina.
Egindako indusketa arkeologikoen emaitzak ezagutu aurretik ezin hipotesi horiek egiaztatu ala baztertu izango ditugu.
Dena dela, Elkanoko San Pedro ermita horrek Gipuzkoako arkitektura erlijiosaren barruan balio artistiko eta historikoa nabarmena duela esateko ez dago inolako zalantzarik.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Elizaren zaharberritze osoa: estaldura, paramentuak, kanpandegia, irudiak, sabai faltsua erauzi eta indusketa arkeologikoari ere ekitea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1987ko Plana: 17.500.000 pta.


AIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net