Baserri hau XVI. mendekoa da, eta Gipuzkoako dolaredun baserrien multzokoa. XVIII. mendean erabat eraldatu zuten, gaur egun duen itxura emanez. Eraikinak harlangaitzezko hormak ditu, bai kanpoaldekoak, baita barne hormak ere. Aldapa handiko magal batean kokatua egonik, atzeko zatia erdi-lurpean dago. Gaur egun oinplano nahiko irregularra dauka, aspaldi ez dela eraikin ugari atxiki baitzaizkio.
Eraikin hau Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean sartuta dago. 2000ko irailaren 7ko Eusko Jaurlaritzaren Ebazpena.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Zimenduak eta egitura sendotzea eta indartzea. Teilatua zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2001eko Plana: 1.100.000 pta.
2009ko Plana: 6.000 €