gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 6, ostirala

 

select * from iglesias where id = '108'

ARENAZAKO ANDRE MARIAREN JAIOKUNDEA

Irudia

Leintz bailarako elizateak eta horien artean Aretxabaletakoak -Areantza, Aozaratza, Galartza, Izurieta, Goroeta, e.a.- nekazari giroko auzoak dira, gutxi edo gehiago sakabanatuta dauden baserri eta etxe bakarren elkarte gisakoak. Erdi Aroan sortu ziren elizaren inguruan, eta mendeetan zehar auzokoen bilgune izan dira, erlijiozko gaietan ez ezik, baita herriko, politikako eta gizartekoetan ere.
Hori dela eta, eliza hauek guztiek gordetzen dituzte beren jatorriaren seinaleak, edo arkitekturan edo altzarietan, dela leiho edo ponte erromanikoren bat, dela portada erromaniko edo gotikoa, dela Erdi Aroko Andra Mariren bat. Denboran zehar denak konpondu eta handitu dituzte, baina, nolahi ere, beren txikitasunean eta barruko apaingarrien aberastasun eta ugaritasunean, gorde behar den kutsu berezi bat daukate eliza hauek.
Andra Mariaren jaiotzari eskainitako Areantzako eliza, beste auzoetakoak bezala, nabe bakarrekoa da, txikia, eta aztarnarik zaharrena arku zorrotzeko portada erromaniko gotikoa du, kapitel jarraitua duena.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua konpontzea eta zurajea sendotzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1995eko Plana: 3.000.000 pta.


ARETXABALETA

Situación del pueblo.

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net