gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko urriak 9, asteazkena

 

select * from iglesias where id = '11'

ALZOLAKO SAN ROMAN ETA SAN DAMIAN

Irudia

Hiru atalez osatutako nabe bakar eta abside zuzeneko eliza, oinplanoari gurutze latindarren itxura ematen dioten alboko bi kapera dituela. Aurreneko bi ataletan kanoi-gangak ditu eta gurutzaduren ertz-ganga. Absialdea nerbio ortogonalez sendoturiko kanoi-gangaz dago estalia; nerbio horiek elkargurutzatzen diren uneetan giltzarriak daude. Elizaren oinaldean eta nabearen zabalera osoan zurezko egitura duen arkupea edo zimiterioa dago.
San Roman elizaren lehen aipamena, bere aldare nagusiko pinturari buruzko hitzarmen-idatzi batean egiten da. 1590ean Iruñeko Eliz-Auzitegian prozesu bat eragin zela adierazten da eta horri eskerrak badakigu erretaularen margolaria Arrasateko semea zen Antonio Elexalde izan zena. Oñatiko Protokoloen Artxibategian dokumentu bat dago gorderik eta hortik atera daiteke Juan eta Antonio de Elexaldek 1591. Urtean Zumaiako San Pedro elizako erretaularen pintaketan parte hartu zutela.
Eliza hori, beraz, XVI. mendearen bigarren erdialdean eraikiko zuten; hala ere, aldaketa handiak izan zituen geroztik.
Zarauzko Migel Ortiz jauna zegoen eliza horretako nagusi egiten zuena 1590. Urtean; XVIII. mendearen bukaera aldean Corral familiak izendaturiko onuradun batek gobernatzen zuen eliza hori. Corral deitura hori Zarauz Etxeari ere lotua ageri da; Etxe horretako ondorengoak izan dira, hain zuzen ere, laurehun urte geroago, Aiako Altzolan zituzten jabetzak, baita eliza ere, Gipuzkoako Foru Diputazioari laga dizkiotenak.
Eliza ondoan "Monjaetxe" izeneko etxe bat dago. Etxe horretan, Trinitar Oinutsen komunitate bat bizi izan zen 1618. Urte inguruan. Bertakoei entzun diegunez, Monjaetxe horrek garai batean elizara pasabide zuzena izan zuen. Monjak bizi aurretik, bai eta geroztik ere, seroretxea izango zen, noski.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Ezetasun guztia kentzea, egitura elementuak sendotzea eta gutxienezko zaharberritzea egitea, bai kanpoaldean bai barrukaldean.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1989ko Plana: 27.000.000 pta.


AIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net