Eliza honen aipamena 1350. Urtean Iruiñeako Gotzaitegiaren Errenta Liburuan ageri da.
Lehen eliza hartatik atzeko hormak bakarrik dirau, bertan dagoelarik arku zorroztun portada arkiboltakin; hau XIII. mendekoa izan daiteke.
Hain zuzen, 1555. urteko maiatzaren lehen egunetan Berrobiko kanposantuan San Andres elizako erretorea, bere etxezaina, Alkatea eta herriko beste ordezkariak, Martin de Berrobicarra eta Joan de Ancia harginekin bildu zirenean, erabaki zen aldare nagusiko homra botatzea eta "elizaren atzekaldeko horma ez botatzea".
Lanak hasi ziren, eta 1562. urtean idatzi baten arauera Berrobicarra eta Ancia harginek diote "eztabaida ugari" izan dituztela eta horregatik peritaje bat eta egindako lanen ordaina eskatzen dute, baita ere erabaki dadila bietako nork jarraituko dituen lanak, bestea konpromezutik libre utziaz.
Perito bezal Gazteluko Martin de Aguirre de Sagastizabal eta Berastegio Martin de Ibarrola aukeratzen dituzte, ordurarte egindako lanak baloratu eta lanak jarraitzeko Juan de Ancia aukeratu zuten, gazteagoa zelako.
1586. urtean, Juan de Anciak "eliza bere kapera eta sakristiarekin eta teilatuekin... egina eta amaitua" uzten du. Lanen azterketa eta baloraizoa Martin de Agirre eta Nicolas de Lizarragak egiten dute.
Bi ataleko nabe bakar eta burualde zuzeneko eliza.
Nabearen bi atalak gurutze-gangekin estaliak aurkitzen dira, beren nerbioak mentsuletan deskargatzen direla.
Murruak kareharri landuzkoak ditu, kanpoaldetik kontrahormekin.
Sarrera, berriz, oinaldean kokatzen den gotikoaren lehen aldiko arku zorrotzez egindako elizatari batetik egiten da.
Nabearen lehen atalean koru altu bat doa, nahiko berriki eraikia.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Tenpluaren estalkien eta dorrearen berritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 1.800.000 pta.
2000ko Plana: 11.000.000 pta.