gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko maiatzak 4, larunbata

 

select * from iglesias where id = '113'

SAN BALERIO

Irudia

Ermita honi buruz dagoen lehen aipamen dokumentatua 1434 urtekoa da, data honetan agertzen dira idatzita San Balerioren Mehatzarien Kofradiako lehen arauka.
Erdi-haroko garai haietan Udalaitz mendiaren inguruan zegoen mehategiak eduki bide zuen garrantziaren lekuko da mehatzarien Kofradia hau, beraren arautegiak adierazten digularik argi eta garbi antolamendu era eta lan moetak, oso aurreratuak zirela.
Ermita honen garrantzia beraz, ez datorkio bakarrik ezaguera, erlijiosodun zentru bat izatetik, gizarte eta ekonomi-administrazio mailako bilera leku izatetik ere bai baizik.
1539 urtean idatzi ziren Arautegi berrietatik dakigu gurtze lekuaz gain, ermita epaiketa batzarre leku eta Kofradiako partaideen bilkura leku ere bazela.
Egin diren berriztatze lanetan ikusi ahal izan da ermita hau jatorrian egurrez egina zela ia erabat. Denboran zehar erreforma eta berritze lanak egin dira bertan, Arautegiak betetzen ez zituzten partaideei ezartzen zitzaizkien isunetatik aterata Kofradiak zeukan diruaren kontura.
Badakigu korua 1852 urtean eraiki zela, presbiterioko ganga 1853 urtean, arkupea 1867an eta azkenik, 1880 urtean sakristia eraiki zen.
1815 urterarte San Balerio ermita Calahorra eta La Calzadako Gotzaitegiarena izan zen. 1950 urterarte Gasteizko eliz-barrutiaren eskuetan egon zelarik.
San Balerio Kofradia 1958 urtean desagertu zen.
Oinplano angeluzuzeneko ermita, harlangitzezko murruekin eta bi isuriko zurezko estalkiarekin, atzealdean ezpataina batek erramataturik.
Sarrera, dobelazko arku zorrotzean itxuratua, albo-fatxadetako batean kokatzen da, eta eliz atari batek babestua dago, ondoko baserriari ere zerbitatzen dion bitartean.
Bere barnean, albo-murruei eratxekitako zurezko koloma batzuk kontserbatzen dira, antzinako tenpluaren aztarna noski. Gero, aldare aldea estaltzen duen zurezko ganga gailentzen da, motibo geometrikoekin dekoratua.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Edifizio osoa errestauratu beharra izan da, horien ezaugarri materialak eta formalak mantenduz.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1986ko Plana: 16.386.101 pta.
1987ko Plana: 5.000.000 pta.


ARRASATE

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net